Cookie-ak erabiltzen ditugu WEB-aren edukia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, zure onespena ematen duzula ulertzen dugu.
   
   Kaixo!


     Aritz García dut izena eta argazkilari profesionala naiz.

     Errealitate eta fantasiaren arteko mugan zehar amets egitera gonbidatzen zaitut. Argi bibrazioak atzeman nahi ditut, xehetasun ikusezinak; noizbait aurkitu genituen, edo, apika, etorkizunean aurkitu ditzakegun, sentsazioak.

     Ia apeta baten moduan, argazki-kamera bat neure eskuetan erori zen, era ezberdin batean adierazi, mintzatu, ahal izateko.

     Gaur egun, proiektu pertsonal eta profesionalak, hobetzeko eta aurkitzeko, erakusteko eta begiratzeko, kontatzeko eta entzuteko aukera dira; hitz batez, dardara egin ahal izateko.


     Egiten dudana maite dut eta nire arimaren zatitxo bat erreportaje bakoitzean geratzen da, zuekin momentu errepikaezinak partekatzen ditudalako, neure bizitzaren zati bihurtuz. Eta momentu bakoitza gordeta geratzen da oroipen ahaztezina sortuz.

     Erreportaje bakoitza bakarra eta errepikaezina da, honen partaide diren pertsonen moduan, eta horrela ulertzen dut nik. Horrexegatik, prestatu dudan erakusgai honekin goza ezazue eta zalantzarik izan ez gero, arazo barik galdetu iezadazue.


Besarkada handi bat!